ZARAGI DANTZA

Inauterien harira, aratusteetako igandean (domeka), Markina-Xemeingo kaleetan zehar dantzariak ikusi daitezke zaragi dantza hau egiten. Eguerdi inguruan dantzatzen da ohiturak agindu bezala. Dantzariak makila labur batzuekin makil-joko bat egiten dute eta zahagia harrapatzen saiatzen dira. Bestalde, artzain batek hartz handi bat zaintzen du, pandero batekin hartza dantzan jartzen du eta sorpresa batzuk ere ematen dira.