MAHAI-GAINEKO
Mahai-gainekoa beste udalerri batzuetan ere dantzatzen da. Mendexan esaterako beste era batera dantzatzen dute. Markina-Xemeinen, irailaren 29ko gauean dantzatzen dute dantzariek mahai baten inguruan jarriz eta alkate papera antzezle batek betetzen duelarik. Garai batean, auzuneko herritarrek dantzatzen zuten mahai-inguruan eta honen gainean, kopla batzuk abesten zirelarik, eta Xemeingo alkateak mahaia zuzentzen zuen. Mahai-gainera igotzen zirenek ardoa edaten zuten alkatearen eskaintza gisara.
![](https://zerutxu.eus/wp-content/uploads/2023/12/WhatsApp-Image-2023-12-01-at-10.06.26.jpeg)