XEMEINGO EZPATA DANTZA

Agian, Xemeingo ezpata dantza izango da Markina-Xemeinek duen dantzarik ederrena, bere indar eta erritmoari esker.

Arretxinagako Mikel Deuna baselizaren (gauza ikusgarri bat gordetzen du baseliza honek, eta ezin duzu ikusi gabe gelditu) kanpoaldean dantzatzen da San Miguel egunean (irailak 29) eguerdiko 12:00ak aldera. Dantza honek aldaketa ugari izan ditu bere jatorritik, izan ere, debekatuta egon baitzen gerra zibilaren garaian eta aurretik ere berreskuratua izan zen.

Segundo Olaetaren lana ezinbestekoa izan zen Xemeingo ezpata- dantza berreskuratzeko. 1979.urteaz geroztik, dantza aldaketarik gabe mantendu da eta

Zerutxuko dantzariek dantzatzen dute, nahiz eta garai batean xemeindarrek izan ardura. Ezpata luze batzuekin oinarriak egiten dira eta taldeko kapitaina oinarri horretara altxatzen dute, dantza ikusgarri bat osatuz.