SOKA DANTZA (AURRESKUA)

Soka Dantza (aurreskua)

Euskal Herrian ohitura den bezala, elkarri eskutik helduta dantzatzen da dantza hau. Gizon eta emakumeen artean egiten den dantza da eta soka bat osatzen dute.

Azken urteetan, aurresku bezala egin da ezaguna. Hala ere, urteen poderioz bere funtzioa ezberdina izan da. Hasiera batean gazteenek dantzatzen zuten, baina gerora herriko agintariek eta erlijiosoek dantza solemne bat bilakatu zuten. Gure herrian, Karmen egunean (uztailak 16) dantzatzen da, herriko jaietako egun nagusian eguerdiko 12:00ak aldera, meza nagusiaren ostean. Garai batean herriko hariztian dantzatzen bazen ere, agintariek eta emakumeek dantzan egiteko zituzten zailtasunak zirela eta, herriko plaza nagusira lekualdatu zen (Goiko portala).