TALDEA

Gure dantza taldea 100 dantzari inguruk osatzen dugu. Talde ezberdinetan banatzen dugu entseguetarako. Alde batetik, haur eta gaztetxoak eta bestetik, nagusien taldeak elkartzen gara.

Izen-ematea:
Taldean sartzeko izen-ematea eskolako ikasturtearekin batera irekitzen da, baina urte osoan zehar apuntatu daiteke. Taldean sartzeko gutxieneko adinik ez dagoen arren, baldintza batzuk eskatzen dira dantza taldean sartzeko:

+ Lehen Hezkuntzako 1.mailan dauden ikasleei luzatzen zaie taldean sartzeko gonbidapena.

Ordutegia:

Gure ohiko entsegu tokia herriko eskola publikoa da (Bekobenta) eta egun hauetan elkartzen
gara:

Eguaztena/Asteazkena: 19:00etan (ordubeteko entsegua).

Barikua/Ostirala: 19:00etan gaztetxoen taldea eta 20:00etan nagusien taldea (ordubete talde bakoitzak).