ZERUTXU DANTZA TALDEA

Zerutxu dantza taldea 1966.urtean sortu zen Markina-Xemeingo herrian, Bizkaiko
Lea-Artibai eskualdearen bihotzean.
50 urte baino gehiagoko ibilbide honetan, euskal
kultura, folklore, ohitura eta dantzak irakasten eta ezagutzera ematen aritu da, eta lan
emankor hau Euskaran oinarrituz burutu du.

Lucile Armstrong-ek zioen bezala: “Loreak ezin du hazi sustrairik gabe. Oinarririk gabeko
etxea lehenengo denboralearekin erortzen da. Era berean, herri bat bere sustraietatik
baztertuta gelditzen bada desegin eta erori egiten da.”

Dantza eta folklorearen alde egitean, gure sustraiak ikertu, aztertu, sendotu eta hedatu
ditugu. Zailtasun guztien gainetik, galdutako edota garai batean debekatutako dantza
eta doinuak berreskuratu ditugu. Dantza gehienak nekazal eremuko langileetan
oinarrituta daude, gure udalerrian, auzorik auzo, Euskal Herri osoan zehar eta Europa
zein Amerikara heldu garelarik.